HIZLARIAK

Teresa Laespada
Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Foru Diputatua
Bizkaiko Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru diputatua da Teresa Laespada, 2015eko uztailaz geroztik.
Bilbon jaio zen, eta Zientzia Politikoetan eta Soziologian lizentziaduna eta Soziologian doktorea da Deustuko Unibertsitatean.
Bere kargu instituzionala dela eta, eszedentzian dago Psikologia eta Hezkuntzako irakasle titular gisa. Gainera, Deustuko Unibertsitatearen Droga Mendekotasunen Institutuko zuzendaria eta masterraren koordinatzailea izan zen.
Ikertzailea da, eta ehundik gora argitalpen egin ditu.
PSE-EEren Zuzendaritza Batzordeko kidea da, Enplegu eta Gizarte Politiken arduradun gisa.
Legebiltzarkidea ere izan da.

Gloria Mugica
DEMA – Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziaren zuzendari kudeatzailea
Jendeak bere helburu profesionalak lor ditzan ahalegintzen da.
Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusi ohia da.
Bilboko Udaleko Hiri Berroneratzea Saileko zinegotzi ohia.
Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren zuzendari ohia.
Herritarren Partaidetzako zuzendari ohia eta Berrikuntza Soziolaboraleko zuzendaria (Lan Sailburuordetza).
Gizarteratzeko zuzendari ohia eta Plangintza eta Enplegu Berrikuntzako zuzendari ohia (Enplegu Sailburuordetza).
Zientzia Politikoetan eta Soziologian lizentziaduna.