HIZLARIAK

Juan Verde
Advanced Leadership fundazioaren presidentea
Juan Verde nazioarteko estratega ezaguna da esparru publikoan eta pribatuan.
Ekonomia jasangarrian eta atzerriko inbertsioen erakarpenean aditua da eta postu erabakigarriak bete ditu AEBko administrazioan, hala nola Europa eta Eurasiarako idazkariorde laguntzaile postua Merkataritza Sailean Barack Obamaren agintaldian. Aholkulari politiko demokrata gisa babesa eman die Joe Biden, Kamala Harris, Obama eta Bill eta Hillary Clintoni.
Sektore pribatuan, Google, Cisco eta American Express enpresetako aholkularia izan da, baita bestelako erakundeetakoa ere, hala nola Munduko Bankukoa edo Garapenerako Banku Interamerikarrekoa. Latinoamerikan, Estatu Batuetan, Lituanian eta Gibraltarren lan egin du.
Al Gorerekin lankidetzan aritu zen “Climate Reality Project” fundazioan eta NBEko COP25 eta COP26 konferentzietan klima-aldaketaren aurkako borrokan izandako lidergoa aitortu zioten.
Klima-aldaketaren aurkako borrokan eragin handiena izan duten 100 lider hispanoen artean egon da bi urtez jarraian, baita 2021eko TOP100 zuzendari eta lider disruptiboen artean ere.
Advanced Leadership Foundation erakundeko burua da. Irabazi asmorik gabeko erakunde amerikarra da, liderren hurrengo belaunaldia trebatzea xede duena, trebetasun profesionalak garatuz haiek gizartean aldaketarako eragile gisa duten lehiakortasuna handitzeko.