HIZLARIAK

Silvia Leal

ELGAko aholkularia eta GIobal Forum on Technology erakundeko kidea

Nazioarteko aditua etorkizuneko joeretan eta adimen artifizialean

 

Silvia Leal nazioarteko aditua da etorkizuneko joeretan eta teknologian. Eraldaketa digitalaren, lidergoaren, kulturaren, enpleguaren etorkizunaren eta adimen artifizialaren arloetan munduko aditu handienetako bat da, horregatik, gero eta enpresa gehiagok dute Lealenganako konfiantza Key Opinion Leader gisa, inpaktu handiko mezuak diseinatzen eta helarazten baititu.

Soziologian doktorea da, ELGAko aholkularia eta GIobal Forum on Technology erakundeko kidea. Hiru urtez jarraian, eragin handiena duten Espainiako hamar adituen artean hautatua izan da. Gainera, Artificial Intelligence Association elkarteak Inspire Award saria eman dio adimen artifizialaren dibulgazio-lanagatik.

Hamar urtetik gora eman ditu Europar Batasunari aholkularitza ematen estrategia eta lidergo digitalaren arloan.

Hau diote Silvia Leali buruz:

“Buru ameslaria. Ezin konta ahala CEOk entzuten dute hark dioena”, El País

“Punseten ondorengoa”, ABC

Hainbat argitalpenen egilea da, hala nola: “Tendencias: Claves para entender el futuro y construir el presente”, “Y de repente llego el metaverso” eta “No te vas a morir”.