ASTEAZKENA 20

15:00 – 19:00

EMAKUME EKINTZAILEEN ÁGORA

Erakunde partehartzaileak:

Norentzat: Elkarte partaideen emakume kideei zuzenduta.

Helburua: Emakume ekintzaileek zuzendutako ekintzailetza-gunea, helburu hau daukana:

  • Bizkaiko emakume ekintzaileek bizi dituzten askotariko egoerak ikusgai jartzea, bereziki kolektibo migratzaile eta arrazializatuek bizi dituztenak, debate intersekzional bat sor dadin eta ekintzailetzaren aldeko politika publikoak nahiz laguntza-programak bultzatuko dituzten soluzio kolektiboak bila daitezen.
  • Elkarteen arteko sareak sustatzea, ezagutzak trukatu eta elkarri laguntzeko.

 

Bi jardueretan dago egituratuta:

1. jarduera

10:30 – 12:00

Emakume ekintzaileen elkarte desberdinetako ordezkariek osatuko dute mahaia: bertakoak zein migratzaileak, Latinoamerikakoak, Afrikakoak, ekialdeko Europakoak, hiri-eremuetakoak nahiz landa-eremuetakoak.  Elkarrizketaren bidez, testuinguru kulturalaren eta sozioekonomikoaren arabera gainditu behar dituzten oztopoei helduko diete.

2. jarduera

12:30 – 14:00

Talde-lanerako mahaitan antolatutako eremua, emakume ekintzaileek ekiteko izaten dituzten oztopoen eta berdintasunean nahiz inklusibitatean oinarritutako ekintzailetza lortzeko zailtasunen inguruan kolektiboki hausnartzeko.