Hizlariak

Izaskun Gómez Cermeño

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Merkataritzako zuzendaria

2023 eta 2024 artean Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Administrazioko zuzendari nagusia izan zen. Aurretik, Pasaia Udaleko alkatea eta Espainiako Senatuko senataria izan da.

Zuzenbidean lizentziatua UPV/EHUn.

María López Negrete

CECOBI – Bizkaiko Merkataritzako Enpresarien Konfederazioko lehendakaria

María López Negrete CECOBIko lehendakaria da, Bizkaiko Merkataritzako Enpresarien Konfederazioa; erakunde honek elkarteak, gremio-elkarteak, eskualde-elkarteak eta lurraldeko merkataritza-enpresa handizkari zein txikizkariak biltzen ditu.

CEBEK eta Bilboko Merkataritza Ganberako Exekutibo Batzordeetako kide da, eta horren bidez indartu egiten du Bizkaiko enpresa-ehunaren defentsan eta ordezkaritza instituzionalean duen konpromisoa.

Halaber, Pinturas del Norte enpresako gerentea da —familia-enpresa historikoa, 60 urte baino gehiagoko ibilbidearekin eta bere jarduera-eremuan erreferentea—.

Bere eginkizunetik, Bizkaiko merkataritzaren interesen defentsan aktiboki eta erabakitasunez lan egiten du, lehiakortasuna bultzatuz eta enplegu egonkor eta kalitatezkoa mantentzen lagunduz.
Bere lidergoak lurraldeko ekonomiarentzat funtsezko sektore baten ahotsa ordezkatzen du.

Isabel Iturbe

AEDren Lehendakaria, Bizkaiko Emakumezko Enpresari eta Zuzendarien Elkartea

Enpresaria eta Bizkaiko Enpresari eta Zuzendarien Elkarteko lehendakaria, gainera Bilbao Basket-eko Administrazio Kontseilua eta Fundazioa zuzentzen ditu eginkizun exekutiboekin.

UPV/EHUko Biologian lizentziatua, Bromatologia eta Nutrizioan masterra du Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, MBA bat UPV/EHUn eta Ingurumen Kudeaketan eta Administrazio Kontseiluetan prestakuntza jaso du ESADEn.

Carolina Perez Toledo

FORTEK, Prestakuntza Zerbitzuen, enpresaren sortzailea, Enpresa-transmisioaren  enpresa eredua.

Finlandiako Kontsul Ohorezkoa Euskadin.

LEARNLIGHT-eko bazkidea eta CEBEK-eko lehendakari ohia.

2023az geroztik, Finlandiako Kontsul Ohorezkoa da Euskadin, Finlandiako Kanpo Arazoetako Ministerioaren ordezkari gisa, bi herrialdeen arteko lankidetza sustatuz.

Enpresa-kudeaketan eta lidergoan, komunikazio estrategikoan eta gaitasun digitaletan esperientzia handia du, eta horrek bere jardun diplomatikoa indartzen du.
CEBEK-eko lehendakari ohia, ingurune enpresarial dinamiko eta iraunkorra bultzatu zuen, liderrak eta erakundeak elkarlanean arituz.

Bere ibilbidea nabarmentzen da enpresa-garapenarekiko eta lidergo estrategikoarekiko konpromisoagatik.

Isabel Muela

DEMA – Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziaren Zuzendariorde kudeatzailea

Aditua komunikazioan, turismoan, retail sektorean eta ekintzailetzan.

Turismo eta Merkataritzako sailburuorde ohia.

Turismoko Estatu Idazkaritzako aholkulari ohia.

Turismo Birsortzaileko Ekimen Globaleko (IGTR) kide da.

Diario Empresaren Top100 rankineko 10 emakumeetako bat da, Emakume Lider Berritzaile eta Disruptiboen kategorian.