Hizlariak

Elena Pérez Barredo

Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuordea

Lan eta Gizarte Segurantza sailburuorde gisa, bere lana gizarte-eragileekin adostasunak sustatzera bideratzen da, lanaren, lan-harremanen, segurtasunaren eta lan-osasunaren arloetan, eta akordio horien garapenean lankidetzan aritzera. Bere jardunaren oinarrian beti dago enpresetako langileen parte-hartzea eta elkarrizketa soziala.
Bere taldearen helburua da lanaren antolaketa eta lan-harremanak hobetzea, enpresen produktibitatea eta lehiakortasuna handitzeko asmoz, eta, ildo berean, Euskadiko Elkarrizketa Sozialeko Mahaiko lanak koordinatzea eta bultzatzea.

Era berean, ekonomia soziala sustatzeko jardueren koordinazioan dihardu, bereziki kooperatibismoaren eta lan-sozie tate eta partaidetuen bidez.
Halaber, Lan Ikuskaritzaren zuzendaritza eta kudeaketa bere gain ditu, Euskadiko Autonomia Erkidegoaren esparruan.

Víctor Meseguer

Abacus-eko Zuzendari Nagusiordea

Víctor Meseguer Sánchezek bere ibilbide profesional osoa ekonomia sozialari eskaini dio.

2024an, Nazio Batuen Merkataritza eta Garapenerako Erakundearentzat (UNCTAD) eta Nazio Batuen Ekonomia Sozial eta Solidarioari buruzko Erakundeen Arteko Lan Taldearentzat (UNTFSSE) lan egin zuen ekonomia sozial eta solidarioaren (ESS) nazioarteko aholkulari gisa, ESS erakundeen finantzaketarako sarbidea lantzen eta UNTFSSEren Finantza Sarbideari eta ESS erakundeen laguntzari buruzko Lan Talde Teknikoaren jarduera babesten.

2023ko otsailetik 2024ko uztailera bitartean, Espainiako Gobernuko Ekonomia Sozialerako Mandatu Bereziko Komisarioa izan zen, Ekonomia Sozialaren eta Zaintzen Suspertze eta Eraldaketa Ekonomikorako Proiektu Estrategikoa (PERTE) koordinatuz. Kargu horretan, Europar Batasuneko Kontseiluaren Espainiako Lehendakaritzako aditu nagusi gisa jardun zuen, ekonomia sozialaren garapenerako esparru-baldintzei buruzko Kontseiluaren Gomendioa lortzeko negoziazioetan.

Aurretik, 2015 eta 2023 bitartean, Social Economy Europe (SEE) erakundeko zuzendaria izan zen.