Hizlariak
Rosa Lavín
KONFEKOOP-Euskadiko Kooperatiben Konfederazioko lehendakaria
Kooperatiben eragin positiboarekin duen konpromisoa Euskadiko Kooperatiben Konfederazioko (KONFEKOOP) lehendakari gisa 2015etik egin duen lanean islatzen da, eta Euskadin enpresa-erakunde baten buru izan den lehen emakumea da.
25 urtetik gorako esperientzia du Grupo Servicios Sociales Integradosen (SSI taldea). Gaur egun, kooperatiba horretako ekonomia- eta finantza-zuzendaria eta presidenteordea da.
Gainera, aktiboki parte hartzen du Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluan eta ElkarLanen S.Coop, zeinak enpresa kooperatibo berrien sorrera bultzatzen baitu.
Zigor Ezpeleta
Mondragon Taldeko Gizarte Kudeaketako zuzendaria
Zigor Ezpeleta Alberdi gaur egun MONDRAGON Taldeko Gizarte Kudeaketako Zuzendaritzaren buru da. Bere ardurapean dauden kudeaketa-arluek pertsonen kudeaketako politikak, antolaketa-kultura eta kooperatibismoa hartzen dituzte barne. Bere taldearekin batera lantzen dituen erronka estrategiko nagusiak dira talentua erakartzea eta garatzea, enpleguaren eta enplegagarritasunaren kudeaketa, kultura kooperatiboagoen garapena —negozioaren beharretara egokituak—, eta gizarte-eraldaketa bultzatzea ered u kooperatiboaren bitartez.
Bere ibilbide profesionala, nagusiki, MONDRAGON kooperatibismoarekin lotuta egon da: Mondragon Unibertsitatean hasi zen lanean, eta gero pertsonen kudeaketako arlo korporatiboetan hainbat ardura-postu bete ditu.
Marta Areizaga
Elkar-Lan S. Coop.-eko Zuzendari Nagusia
Elkar-Laneko Zuzendari Nagusia, ibilbide sendoa du ekonomia sozialaren sustapenean, antolaketa-berrikuntzan eta lidergo femeninoaren indartzean enpresa-eremuan. Bere ibilbidea aliantza estrategikoen sorreran, kudeaketa parte-hartzaileko ereduen sustapenean eta erakunde eta zuzendarien eraldaketa-prozesuetan laguntzean oinarritu da.
AED – Bizkaiko Enpresari eta Zuzendarien Elkarteko lehendakariordea da, eta bertan aktiboki lan egiten du emakumeen talentua ikusarazteko eta ardura-postuetan emakumeen presentzia sustatzeko.
Jone Nolte
ASLEko zuzendari kudeatzailea. Euskadiko Enpresarien Elkartea
Bere ibilbide profesionala ASLEn (Euskadiko Lan Sozietateen Elkartea) garatu du 21 urte baino gehiagoz, eta aholkularitza enpresariala, antolaketa-garapena eta ekonomia sozialaren sustapena bezalako arloetan funtzio garrantzitsuak bete ditu.
Halaber, Espainiako Lan eta Partaidetutako Sozietateen Enpresa Federazioko (Laborpar) lehendakari gisa, ordezkaritza instituzionaleko eginkizunak betetzen ditu estatu mailan.
Gaur egun ere, bere esperientzia lan-sozietateak eta ekonomia soziala Euskadin sendotu eta posizionatzeko lanean jartzen jarraitzen du.
Jokin Díaz Arsuaga
Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Sozialeko zuzendaria
Bere kudeaketa ekonomia soziala euskal ekoizpen-ehunaren ardatz estrategiko gisa bultzatzera bideratu da, langileen parte-hartzea enpresetan eta enpresen gizarte-erantzukizuna sustatuz, baita Euskadiko kooperatiba-araubidearen gainbegiratzea eta kudeaketa ere bere arduren artean daudelarik.
Horrenbestez, ibilbide luzea du administrazio publikoan, ekonomia sozialarekin, enpleguarekin eta elikadura-sektorearekin lotutako arloetan. Ardura handiko karguak bete ditu, besteak beste: Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Sozialeko zuzendaria (2017–2024), Arrantza eta Elikagai Industrietako sailburuordea (2012–2013) eta Arrantza eta Akuikulturako zuzendaria (2009–2012).