HIZLARIAK

Raquel S. Armán Y Jesús Ripoll

Helpers Speakersko sortzailekideak

Motibazio hitzaldi handia, enpresa, historia eta lidergoari buruzko “Una empresa redonda. El viaje de Magallanes y Elcano que cambió el Mundo” liburuan oinarritua. Amazoneko produktu salduena izan zen zenbait astez.

Hizpide izango dira autolidergoa, finantzaketa, ezbeharren kudeaketa, erresilientzia, fokua helburuan jartzea, talde lana eta abar, Elkanoren eta bere nabigatzaile taldearen munduari itzuliaren historia gogoratuz.

Hogei urtez enpresako zuzendariak izan ondoren, Helpers Speakers enpresa sortu zuten hizlariek.

Hasierako bi inbertsio handi egin ondoren, pandemia lehertu zen, eta diru sarrerarik gabe gelditu ziren 6 hilabetez, behera jota hurrengo urte eta erdian.

Konfinamenduagatik lan egiterik ez zutenez, zenbait proiektu solidariori ekin zioten (telesail bat eta liburu bat, esate baterako).