HIZLARIAK
Teresa Laespada
Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Foru Diputatua
Bizkaiko Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru diputatua da Teresa Laespada, 2015eko uztailaz geroztik.
Bilbon jaio zen, eta Zientzia Politikoetan eta Soziologian lizentziaduna eta Soziologian doktorea da Deustuko Unibertsitatean.
Bere kargu instituzionala dela eta, eszedentzian dago Psikologia eta Hezkuntzako irakasle titular gisa. Gainera, Deustuko Unibertsitatearen Droga Mendekotasunen Institutuko zuzendaria eta masterraren koordinatzailea izan zen.
Ikertzailea da, eta ehundik gora argitalpen egin ditu.
PSE-EEren Zuzendaritza Batzordeko kidea da, Enplegu eta Gizarte Politiken arduradun gisa.
Legebiltzarkidea ere izan da.