HIZLARIAK

Garbiñe Henry

Deustuko Unibertsitateko Berrikuntza eta Ekintzailetza Zuzendaria

Gizarte Zientzietan doktorea eta Zientzia Politikoetan eta Soziologian lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean, eta Enpresa Zuzendaritzan masterra.

2017ko irailetik, Deustuko Unibertsitateko Berrikuntza eta Ekintzailetza zuzendaria da. Bertan, Deustuko Gizarte Berrikuntzako Unitatea zuzendu zuen 2010etik, bi unitateak integratuz.

Lehenago, hamarkada batetik gora jardun zuen Berrikuntza, Lurralde eta Jasangarritasuneko zuzendari gisa aholkularitza estrategiko eta teknologikoko zenbait enpresatan.

Bere ibilbide pertsonal, profesional eta irakaskuntzakoa honako arlo hauetan oinarritzen da: berrikuntza teknologikoa eta soziala; enplegua eta ekintzailetza; lurralde eta hirien jasangarritasun ekonomiko, sozial eta ingurumenekoa; plangintza estrategikoa; eta politika publikoak eta gobernantza, besteak beste. Gainera, uste sendo bat du: guztia «pertsonek», «pertsonentzat» eta «pertsonekin» eginda datorrela.

Maria Parga

Alastriako Ohorezko Presidentea. WAYs-en sortzailekidea. THE MUXICen sortzailekidea

Diario Empresaren Top100 rankinean, Emakume Lider Berritzailea saria jaso du.

Pertsonak, algoritmoak eta berrikuntza teknologikoa maite ditu, gizartearen garapena eta hobekuntza helburu.

 Matematika Zientzietan lizentziaduna da, Ikerketa Operatiboko espezialitatean, Madrilgo Complutense Unibertsitatean; PDD Madrilgo IESEn; Finantza Teknologiako eta Berrikuntzako PD Madrilgo IEBn; Zuzendaritik Kontseilarira Programa, Madril-Bartzelona IESEn. 

María Parga eredu da, besteren konturako profesional gisa zeraman ibilbide bikaina kolokan ikusi zuenean, jada heldutasunean, enpresa arrakasta lortu duelako.

María Erkoreka

Erkoreka Consultores-eko CEOa

Hogeita bost urte baino gehiagoko esperientzia du giza baliabideetan, enpleguan, lana bilatzen duten pertsonei laguntzen, eta lana izan eta pertsonak bilatzen dituzten enpresei laguntzen.

Espezialista da enplegurako bidean laguntzen eta prestatzen, bizitza profesionalari balioa ematen eta laneko helburuak lortzen laguntzeko.

AVA metodoa sortu du (Autoezagutza+Balioa+Ekintza), zuzendaritzako profesionalak modu arrakastatsuan
birkokatzeko.

Bere esperientziari esker, enpleguaren eta giza baliabideen munduarekin lotutako era guztietako galderei erantzun diezaieke.

Mentorea da, eta profesionalei laguntzen die, bakoitzak bere helburua bete dezan.

Ángel Robles

Marzianos-eko CEOa

Lider ameslaria, argazkilari saritua eta bizimodu osasungarriaren defendatzailea.

Bere esperientzia eta trebetasun guztiak bildu ditu “Marzianos” proiektuan, osasunarekiko eta ongizatearekiko bere konpromisotik sortutako proiektuan. Elikadura osasungarria eta bizimodu orekatua sustatzen ditu, lidergoan, kudeaketan eta sormenean duen esperientzia zabala baliatuz.

Osasunaren eta ongizatearen industriako lider bihurtu nahi du Marzianos, erabiltzaileei esperientzia paregabeak eta esanguratsuak eskainiz.

Erakutsiko digu inoiz ez dela berandu ekiteko.