sarekin days

Jornadas de Emprendimiento en Bizkaia

Sarekin Days jardunaldiak Bizkaian ekintzaileentzat, sareko eragileentzat eta erakunde publiko eta pribatuentzat dagoen hurbileko ekintzailetzaren topagune gisa finkatu dira.

Bizkaiko Foru Aldundiko Enpleguko, Gizarte Kohesioko eta Berdintasuneko Foru Sailak sustatu eta finantzatua, eta DEMA Enplegu eta Ekintzailetzako Foru Agentziak koordinatua.

Gaurkotasunik handieneko gaiak lantzen dituzten jarduera interesgarriak diseinatu ditugu, bertaratzen direnei laguntza emango dietenak inspiratzeko, inguruneko ehun ekonomikoa hobeto ezagutzeko, ekintzailetza-aukerak ezagutzeko eta, azken batean, erabakiak ezagutza handiagoarekin eta arrakasta-ikuspegiekin hartzeko.

Aurten bi jardunaldi izango dira, 3 arloen inguruan:

  • Enpresa-transmisioa
  • Gizarte-ekonomia
  • Sareen sarea