TAILERRAK

Asteartea 28

14:00 – 16:00

SAREtu eta konentatu:

“Kolaborazioen murala”

Dinamizatzaileak: DEMA eta URBEGI Social Impact

Norentzat: lehenik, ekintzailetzari berriki ekin dioten eta enpresak martxan dituzten pertsonentzat. Horietaz gain, negozio planaren fasean daudenentzat eta, ibilbide luzea egina duten arren, konexioak egin nahi dituzten enpresetara ere bideratzen da.

Helburua: saiotik ateratzean askotariko profileko jendearekin kontaktua egina izatea, harremanak egitea edo baita kolaborazioak ere, laguntza sare pertsonala handitzearren.

Planteamendua: ziur askotan sentitu zarela bakar-bakarrik zure proiektuari edo zure enpresari aurrera tiraka… Zer iruditzen zaizu beste ekintzaile batzuekin eta zuri lagun diezazuketen erakundeetako profesionalekin harremanetan jarri eta lankidetzan aritzeko aukera izatea? Saio honetan, sinergiak sortzea bultzatuko dugu, “irabazi-irabazi” harremanak egiteko lagungarri izan daitezen, elkarri laguntza eta babesa emanez.

Tailer bakoitzaren egitura

LUNCHA

Motorrak berotzen hastearren, harrera egiteko lunch bat izango dugu, bertako produktuekin.

Inspirazioa

Jarraian, ekintzailetzaren bide zirraragarrian aurrera doazen pertsona berezi-berezien lekukotasunak izango ditugu inspirazio iturri; izan ere, haien motibazio, beldur, lorpen eta bidean topatutako laguntzei buruz egingo digute berba.

Dinamikak

Hainbat dinamika egingo ditugu gero, loturak eta harremanak sortzeko. Bizipenak, beldurra, erronkak eta babesak partekatuko ditugu.

helburua

Saiotik irtetean kontaktu gehiago, sinergia gehiago, ezagutza gehiago eta segurtasun handiagoa izatea zure proiektuan egin behar dituzun hurrengo urratsetan.

Urbegi Social Impact
Urbegi Social Impact aholkularitza espezializatua da korporazioei beren lehiakortasuna eta eragina hobetzeko konponbide disruptiboak aurkitzen eta integratzen laguntzen, erakunde eta lurraldeen garapen kultural, sozial eta ekonomikoan eragin positiboa duten ekosistemak eta komunitateak bultzatuz.